Arcadi Olivares ekonomilariak pentsioei buruz berba egingo du Durangon

Markel Onaindia 2018ko eka. 25a, 11:21
Argazkia En comu podem

EH Bilduk antolatuta, eguaztenean izango da berbaldia Arrupe aretoan, 19:00etan. Olivaresegaz batera Maddalen Iriarte legebiltzarkidea eta Jon Fano Bizkaiko pentsionisten koordinadorako kidea egongo dira ekitaldian.

EH Bilduk jakitera eman duenez, hitzaldi horretan gaur eguneko pentsioen egoera aztertuko da -aurrekontuetan onartutakoa- eta horren aurrean dauden alternatibak aztertuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!