Institututik Parisera egindako bidaiak

Markel Onaindia 2018ko eka. 25a, 09:24

Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuak 50 urte bete ditu aurten, eta joan zen zapatuan ospatu zuten gaur egungo zein iraganeko ikasle eta irakasleek.

 Gainera, Heu be zantzoka aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dute urtemugaren harira –Urriken dago salgai–, ibilbidean egondako hainbat lagunen gogoetak eta akorduak idatzita. Argazki zaharrak ere topatu daitezke bertan, institutuan egindako ekintzen erakusgarri direnak. Irudiotan agertzen dena da bat, 1991n frantseseko ikasleek Parisera eginiko bidaiakoa.

Institituan urte askotan izan zen frantseseko irakasle Marilo Aldeanueva, eta beragaz batera ikasle ugarik egin zuten, urtero, Frantziako hiribururako bidaia. Estimuz gogoratuko dituzte askok Marilo eta bidaia haiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!