Iaz abiaturiko ERA prozesuaren ondorioa da talde eragile hau osatzea. Egungo zazpi zinegotziez gainera, EH Bilduko asanbladak proposatutako beste zazpi kidek osatzen dute lan taldea: Susana Aparicio, Jabi Arbeo, Jasone Agirre, Iker Villanueva, Maialen Bildosola, Martin Arrasate eta Marian Bilbatua. Koalizioaren ustetan, egituraketa berri hau eraginkorragoa izango da durangarren beharrei erantzuteko.
Azken hiru urteetan udalean zein kalean eginiko lana goraipatu du baita ere EH Bilduk, eta aurrerantzean ere "dinamika parte hartzaileak, auzo bilerak eta jendearen kezkak eta ideiak jasotzen" jarraituko dutela adierazi dute agerraldian. "Aldaketa martxan dago", adierazi dute.