"IKTko erronka bat izan da. Euskal Herriko kulturaren inguruko bideoa egitea izan dugu helburu", azaldu du Kokak. Horrela, baserriko bizimodua hartu dute oinarri. "Saiatu ginen Euskal Herri osoan grabatutako bideo bat egiten", dio Casalek. Baserri giroa islatzeko, Garaira eta Zaldibarrera joan ziren. "Solabizkar baserrian grabatu ditugu irudi batzuk, eta besteak Ikerren Zaldibarko baserrian", gaineratu du Molinak. Baserriko bizimoduan gertatu den aldaketa Durangoko martxoaren 31ko bonbardaketagaz lotu gura izan dute bideoaren sortzaileek. "Garain baserriko lana lehen egiten zen eran grabatu genuen, eta Zaldibarren gaur egun erabiltzen diren teknologiekin", azaldu du Letek. "Momentu batean baserritar bat eguneroko lana egiten ikusten da. Irratian sirena bat entzuten du eta hegazkinak ikusten dira", dio Letek. Horrela, baserriko behinolako bizimodua eta gaur egungoa uztartu dituzte gazteek. Orain, sari legez, Napoles, Capri eta Ponpeia dituzte zain.