San Faustoko giltzak emateko ekitaldia

Markel Onaindia 2018ko eka. 8a, 18:00

Industrializazioaren eraginez, estatuko hainbat langile etortzen hasi ziren Euskal Herrira 50eko hamarkadan, eta Durango izan zen euretako asko hartu zituenetako herri bat.

Trenez heldu ziren gehienak, euren ordura arteko bizimodua atzean utzita lana aurkitzeko asmoz. Frankismoko agintariek etxeak eraiki zituzten –uztarriaren eta gezien sinboloak oraindik ere  ikusi ahal dira nonbait, asko kendu diren arren–, eta San Fausto, Juan Itziar eta San Roke edo Mataderoko auzoak sortu ziren horrela, periferian.

Durangoko Udal Artxibotik atal honetara dakargun argazkia 1958koa da, San Faustoko etxe berrien giltzak entregatu zituztenekoa. Jendetza joan zen ekitaldira, eta Jose Luis Azpiroz alkate frankistak eman zituen beharginei saldutako etxeen giltzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!