Ikasketa Kooperatiboen III. Topaketa egin zuten barikuan Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan. Durangoko Berritzeguneko Saioa Lopez ordezkariak azaldu dutenez, esperientziak trukatzea izan zen ekimenaren helburua. Hainbat ikastetxe daude murgilduta eredu kooperatiboan, eta formazioa jasotzea beharrezko ikusten dute.
Lopezen arabera, paradigma berriak ikasketa kooperatibora bultzatzen ditu ikastetxeak. Eredu Horri esker, bullying tasak bajatzen direla nabarmendu dute, besteak beste.