Altsasuko gazteen alde kalera irteteko deia egin dute

Markel Onaindia 2018ko eka. 5a, 13:21
Epaiketa prozesuan zehar ere hainbat mobilizazio egin dituzte Durangaldean.

Altsasuko auziko zigortuetako batzuk atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak, eta Durangon elkarretaratzerako deia egin dute. 20:00etan izango da Andra Marian; zarata egiteko tresnak eramateko gonbitea egin dute.

Berria hedabideak azaldu duenez, gaur arratsaldean eramango dituzte atxilotuak epailearen aurrera, eta bertan jakinaraziko diete kartzelara eramango dituzten edo libre geratuko diren, sententzia irmoa izan bitartean. 2 eta 13 urte arteko zigorrak ezarri dizkie Auzitegi Nazionalak, 2016ko urrian herriko jaietan Guardia Zibilekin gertatutako iskanbila baten ondorioz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!