Durangoko Udal Euskaltegiaren udako ikastaroetan parte hartzeko aukera

Markel Onaindia 2018ko ekainaren 5a

Durangoko Udal Euskaltegiak udako ikastaroak antolatu ditu, eta dagoeneko eman daiteke izena.

Hain zuzen ere, ekainaren 15era arteko epea egongo da parte hartu gura dutenentzat. EGA/C1, B2 eta B1 prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte uztaila eta iraila bitartean. Inskripziorako, bulegoko ordutegia 10:00etatik 13:00era eta 15:30etatik 18:00etara da; barikuetan goizez bakarrik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!