500 baietz!

Markel Onaindia 2018ko eka. 5a, 11:56

Domekako giza-katean Durangoko kilometro bat gaztez osatzeko deia egin dute, eta 500 lagun batzeko erronka bota dute. Bideoa zabaldu dute gazteak animatu asmoz. 

Gure Esku Dago mugimenduak erabakitze eskubidearen alde antolatutako giza-katea 12:00etan izango da. Antolatzaileen arabera, 100.000 lagun inguru beharko dituzte Donostia eta Gasteiz lotzeko. Eskualdean, Mallabia, Zaldibar, Berriz, Abadiño, Durango, Iurreta eta Zornotzatik igaroko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!