DRTko jokalariek Gorka Fraile gogoan izan dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 2a, 15:53

Preso durangarraren etxeratzea eskatzeko hainbat ekintza egiten dabiltza. 

Gaur beteranoen Bizkaiko txapelketa jokatu dute Arripausuetan, Durangon. Bertan, Durango Rugby Taldeko jokalariek Gorka Fraile gaixo dagoen presoa gogoan izan dute eta preso durangarrari keinu bat egin diote 'Gorka 20 urte kartzelan, gurekin behar zaitugu' pankartagaz argazkia aterata. 

Horrez gain, gaur hainbat ekitaldi egiten dabiltza Durangon Fraileren etxeratzea eskatzeko.

Durangarrak 20 urte daramatza preso eta 2015ean minbizia topatu zioten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!