Gorka Fraileren etxeratzea eskatzeko mosaikoa egin dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 2a, 14:14

200 lagun batu dira Santa Anan, Gorka Fraileren etxeratzea eskatzeko mosaikoan. 

Gorka Fraile preso durangarrak 20 urte daramatza kartzelan, eta gaur egun osoko egitaraua prestatu dute bere senide eta lagunek, presoaren etxeratzea eskatzeko.

11:30ean haurrentzako antzerkia egon da Plateruenean, 13:00etan mosaikoa Santa Anan eta ostean bazkaria Plateruena Kafe Antzokian. Ondoren, Anje Duhalderen kontzertua egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!