Larrinagatxu errekan "naturaren aurkako atentatua" egin dutela salatu du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko mai. 22a, 09:00

URA agentzia publikoan salaketa ipini du Durangoko alderdiak, Larrinagatxu errekak Aramotzen duen ibilbidean isuri kutsagarriak egin direla uste duelako.

Herritar batek sare sozialetan kexa zabaldu ostean egin du salaketa Herriaren Eskubideak. Errekak kolore laranja daramala ikusi daiteke argazkietan. Alderdiak azaldu duenez, inguru horretan ez da horrelako salaketa bat ematen den lehen aldia. "URAri horrelako naturaren aurkako atentatuez informatzeaz aparte, ikertzea eta berriro ez gertatzeko neurriak hartzea exijitzen dugu", esan dute prentsa oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!