Natxo Martinez, urioletako naufragoa

Markel Onaindia 2018ko mai. 20a, 12:00

Oraindik ere eguraldi onaren zain gauden 2018ko maiatz honetan, 35 urte atzera egin eta irudi ikusgarri hau dakargu.

Askoren begien hondoetan gordeta egongo dira 1983ko abuztuko uriolak.  Euri-jasa itzelak jausi ziren Euskal Herrian, eta kalte handiak sortu zituen. 39 pertsona hil ziren guztira, eta 8 desagertu. Durangaldean Ibaizabal ibaiak gainezka egin zuen. Irudian, esaterako, Iurretako Mallabiena inguruak agertzen dira. Jose Mari Uriartek ateratako argazkia da, eta gainezka egindako uretan naufrago baten modura ikusten dena Natxo Martinez da, Durangon zinegotzi eta jai batzordeko kide historikoa izan zena. Antza denez, sasoi hartan hantxe zuen lantokia, eta plastikozko txalupatxo batean hara gerturatzea erabaki zuen. Hori bai imajinazioa eta ausardia! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!