Beraz, institutuagaz hartuemana eduki duten ikasle, irakasle, guraso eta abarrak elkartzea da asmoa. Ekainaren 1a da apuntatzeko azken eguna, eta kontu korronte bat zabaldu dute antolatzaileek.
Bazkarirako txartelak 30 euro balioko du, eta otorduaz gainera, urtemugarako bereziki argitaratu duten liburu bat ere eskainiko dute. Institutuko hainbat protagonisten esperientziak jasoko ditu liburuak.