'Txiki' eta 'Ruso' oroituko dituzte Durangon, hilketaren 40. urtemugan

Markel Onaindia 2018ko mai. 9a, 13:33
Argazkia: I.K. (Mugalari)

1978ko maiatzaren 11n ETAko kide durangarrak hil zituzten Gernikan. Euren lagunek diote Guardia Zibilaren segada bat izan zela, eta 40 urte betetzen diren honetan, gertatua gizarteratu gura dute.

Jose Mari Arrazola Ania Txiki eta Alberto Garcia Marmol Ruso, 1978ko maiatzaren 11n Gernikan Guardia Zibilaren tiroen eraginez hil ziren ETAko -ETApm barruko kritikoak- gazte durangarrak ziren. Lagunen testigantzaren arabera, autoan zihoazela Guardia Zibilak gelditu eta tiroka hasi zitzaizkien. Gertakariek eragin handia eduki zuten Durangon; mobilizazio eta greba orokor jendetsuak egin ziren. 

Gertakariez azalpenak emateko berbaldi bat egongo da gaur Plateruenean, 19:00etan. Barikuan, lore eskaintza egingo dute hilerrian, 12:00etan, eta elkarretaratzea, 20:00etan, Andra Marian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!