EH Bilduk gogoratu du jaurlaritzaren eta udalen arteko hitzarmen bati esker sortu zela Haurreskolak partzuergoa, eta matrikula kopurua bajatu egin dela, "familia askok ezin izan diotelako aurre egin matrikulazioak suposatzen dituen gastuei, eskola publikoak diren arren".
Horregatik, eskola horiek doakoak izatea gura dute. "Modu honetan bermatuko litzateke haur eta familia guztien hezkuntza berdintasuna". Familia-bizitza bateratzen lagunduko lukeela iritzi dute, eta gainera, zaintza lanetan "gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna leuntzen" ere bai.
Orain, erantzunaren zain daudela azaldu dute prentsa oharrean.