Mugak Zabalduz karabanari babesa erakutsiko diote Durangon

Markel Onaindia 2018ko api. 27a, 09:00

Europako migrazio arloko politikak salatzeko asmoz Greziara eta Melillara karabanak egin zituzten aurreko urteetan, eta aurtengo edizioan Euskal Herria zeharkatuko dute, zapatuan hasita.

Hendaiatik irtengo da karabana, eta Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak ekimena babesteko elkarretaratzera deitu du egunean bertan, 12:30ean Andra Marian. Hilaren 30ean amaituko da ibilbidea Bilbon.

Hainbat gauza salatuko dituzte karabanagaz: Hendaian sortutako migranteentzako zentroa; Espainiar eta Frantziar estatuetako mugetan ematen diren kanporatzeak; Bardeetako tiro-poligonoa; Bilboko portuan migranteen aurkako harresi bat eraiki eta bitartean handik gerretarako armak bidali izana; eta atzerritartasun legedia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!