Maiatzean zabalduko dute zerbitzua. Eguazten eta bariku arratsaldetan egongo da zabalik, eta zapatu eta domeka goizetan ere bai. Dibortzio gatazkatsuak izan dituzten bikoteek bertan bisitatu ahalko dituzte umeak, teknikarien laguntzaz eta beharrezko bada zaintzapean.
Parekidetasunaren alde
Irigorasek azaldu du Durangaldeko eta Lea Artibaiko herrietako biztanleei zuzenduta egongo dela zerbitzua. Eskerrak eman dizkie bultzada eman dizkien guztiei. Orain arte bikote horiek Bilbora joan behar zutenez, "euren bizitza apur bat erraztu" egingo dela nabarmendu du alkateak.
Kasu asko indarkeria matxistagaz lotutakoak dira, eta horregatik, emakumeekiko parekidetasunaren aldeko lanaren baitan txertatu du proiektua Riosek. "Emakume asko izan dira proiektuagatik interesatu direnak, eta beraz, beharrizan bat dago".
San Joseren esanetan, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 6 egoitza dituzte dagoeneko, eta Gernikan eta Tolosan ere zabaltzeko asmotan daude. 800 bikote eta 1.000 umeri zerbitzua ematea da helburua.