Mikeldi saria Athletici, sasoi onagatik

Anboto 2018ko api. 22a, 11:00

Durangoko Udalak Mikeldi saria ematen zuen iraganean, eta orain hogei urteko ekitaldian, 1998ko apirilean, Athletic taldearen lana errekonozitu zuen. Pilar Ardanza alkateak Jose Maria Arrate presidenteari eskura eman zion Durangoko eskultura historikoan oinarritutako oroigarria, Eraz aldizkariaren argazkian ageri denez.

 

Athleticek 100 urte bete zituen urte hartan, eta horretaz aparte, lehen taldea egiten ari zen denboraldi edo sasoi bikaina ere goraipatu zuen udalak. Izan ere, Liga bigarren amaitu zuten azkenean zurigorriek, Bartzelonaren atzetik. Horri esker, Txapeldunen Ligara sailkatu ziren gainera.

 Aurten denboraldi kaskarra egin du Athleticek, eta ez du ezta Mikeldi saria ere merezi. Baina etorriko dira sasoi hobeak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!