Pedro Aspiazu ogasun eta ekonomia sailburuak berbaldia eskainiko du Durangon

Markel Onaindia 2018ko api. 16a, 17:56
Argazkia: Irekia

Eguaztenean izango da ekitaldia, Batzokian, 19:00etan hasita. 

Gure etorkizuneko erronkak. Krisialditik irteten lemapean garatuko da hitzaldia. Durangoko EAJk antolatutako berbaldi sorta baten lehen alea izango da, jeltzaleek prentsa ohar bidez iragarri dutenez. 

Aspiazu Eusko Jaurlaritzako ogasun eta ekonomia sailburu da 2016tik, baina dagoeneko hiru hamarkadako ibilbide politikoa dauka, eta hainbat urtez arlo horretako ardura politikoetan ibili da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!