Herriko gazteenek uda garaian joko, tailer eta bestelako jarduerez gozatzeko helburuarekin Durangoko Udalak, "Uda Topera" programaren edizio berri bat antolatu du 3 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzat zuzenduta.
Aurtengo ekitaldirako hainbat ekitaldi aurreikusi dira. 3-5 urte bitarteko umeentzat Txiki Txoko antolatu dute. 6-10 urte bitarteko umeentzat Hiri Kanpamendua egongo da. 11-14 urte bitarteko gazteentzat Abentura egongo da. Azkenik, 7-14 urte bitarteko umeentzat Ingelesez Olgetan egitasmoa prestatu dute.
Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, izena emateko epea apirilaren 10etik 17rarte irekita. Plazen zozketa apirilaren 18an egingo da, eta emaitzak Pinondo etxean, herritarrentzako informazio puntuetan eta udalaren web orrialdean argitaratuko dira.