Atapuercan girotutako erronka egin dute Maristetako batxillergoko ikasleek

Aitziber Basauri 2018ko mar. 23a, 16:00

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabilita, Atapuercan girotutako erronka argitu dute Maristak ikastetxeko batxillergoko ikasleek. Zortzi proba bete behar izan dituzte, beste horrenbeste kode lortzeko, eta ezkutuan zegoen saria argitu dute: apirilaren 17 eta 18an Atapuerca bisitatutako dute. 

Matematikak, historia, filosofia, zientziak eta heziketa fisikoa landu dituzte 08:00etan hasi duten erronkagaz. Askotariko ikasgaietan oinarrituta, gainditu beharreko zortzi proba izan dituzte ikasleek. Bakoitzean kode bat argitu behar izan dute, horrekin hurrengo probara heldu ahal izateko. Mamutaren ehiza, gurutzegrama osatzea, definizioak ikusita hitz bat ateratzea edo arkaitzetako margoak egitea. Halako probeei egin behar izan diote aurre.

Guztira, 80 ikaslek eta 19 irakaslek parte hartu dute Atapuercan girotu duten erronkan; hiruzpalau kideko 21 taldetan jardun dute gatztetxoek. Migelon, Atapuercako lehen gizakia agertu da goizean Maristak ikastetxean, eta denen artean bere etxera itzultzeko giltza lortu behar izan dute.

Ikaskuntza kooperatiboan oinarrituz garatzen dituzten batxillergoko ikasketak Durangoko Maristak ikastetxeak.  Hala ere, Lanbide Heziketan erabiltzen den erronka bidezko metodologian ere barneratzen dira. Erronkaren helburua da ikasleek "disfrutatuz ikastea", ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, "ikustea beraiek ikasitakoak baduela erabilera bat". Konpetentzia digitala eta autonomia lantzen dute horrelako erreonken bitartez, gaineratu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!