Altsasuko gazte auzipetuei elkartasuna erakutsi diete Durangon

Markel Onaindia 2018ko mar. 17a, 13:56

2016ko Altsasuko jaietan taberna batean guardia zibil batzuekin izandako liskar baten ondorioz terrorismoa egotzi, eta zazpi gazte altsasuar epaituko dituzte apirilean Madrilen. Euretako hiruk kartzelan jarraitzen dute atxilotu zituztenetik.

Bakoitzari 10 eta 15 urte arteko kartzela zigorra eskatu diete. Egoera salatu eta euren askatasuna eskatzeko, manifestazioa egingo da apirilaren 14an Iruñean, eta Durangotik ere bertara joateko deia egin dute.

Elkarretaratzeaz gainera, gaur eta bihar eguerdian elkartasuna erakusteko photocalla ipiniko dute Andra Marian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!