Arnaldo Otegi Durangora etorriko da 'Autonomiatik subirautzara' proposamena aurkeztera

Anboto 2018ko mar. 13a, 20:00
Argazkia: @ArnaldoOtegi

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak berbaldia eskainiko du eguenean, 18:30ean,  Plateruenean.

"Errealismoz eta egungo egoeratik abiatuta, EAEn Euskal Estatua eraiki nahi du EH Bilduk, eta horretarako, Madrilek duen beto eskubidearekin amaitu eta espainiar estatuarekin berdintasun egoera batean negoziatu behar da", esan du alderdiak oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!