Celeste Espinoza Hondurasko aktibistak berbaldia eskainiko du Durangon

Markel Onaindia 2018ko mar. 13a, 09:56

Herriaren Eskubidea alderdiak gonbidatu du Durangora Espinoza, Hondurasko emakumeen egoeraz, giza eskubideez eta adierazpen askatasunaz berba egiteko. Bihar (martxoak 14) izango da hitzaldia, 19:00etan, Pinondo Etxean. 

Gizarte langilea da Espinoza, eta Comité por la Libre Expresión elkarteko kide ere bai. Adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen aldeko lana egiten du elkarte horrek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!