20.000 bisitari inguru izan ditu aurten Aukera Azokak

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 7a, 15:25

Durangoko Landako Gunean antolatutako 13. Aukera Azokak 20.000 bisitari baino gehiago izan zituen ostiraletik igandera arte. Durango, Iurreta eta Abadiñoko 32 saltokik hartu dute parte, eta orokorrean, "oso gustura" agertu dira aurtengo azokarekin.

Dendak Bai Merkatari Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, Aukera Azokak sasoi berriari aurre egiteko, stocka garbitzen eta likidezia lortzen laguntzen die saltokiei. Hori horrela, azoka "modu positiboan" baloratu dutela jakitera eman dute.

Horrez gain, Durangoko eta Durangaldeko jendeaz gain azokara Bizkaiko eta Gipuzkoako, herri hurbiletako, hainbat jende hurbildu dela nabarmendu dute antolatzaileek.

Bestalde, hurrengo edizioei begira hobetzen jarraitzeko iradokizunak jasotzeko prest daudela jakitera eman dute Dendak Bai Merkatari Elkarteko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!