Aukeraz eta jendez betetako azoka martxan dago Durangon

Anboto 2018ko mar. 2a, 19:00

Dendak Bai merkatari elkarteak Aukera Azoka zabaldu du Landako Gunean. Domekara bitartean, denboraldian saldu barik geratutako hainbat produktu beherapenekin eskainiko dituzte herriko komertzioek.

Gaur goizean hasi da azoka, eta arratsaldean jendez betetzen hasi da Landako. Arropak, oinetakoak, gozoak... eskaintza anitza prestatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!