Durangoko Udalaren informazioa herritarren eskura ipintzea eskatu du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko mar. 1a, 18:30

Herritarrei informazioa emateko eta euren partaidetza sustatzeko asmoz, ordenantza bat onartu zuen udalak uztailean. EH Bilduren iniziatibaz garatutako arautegi hori, baina, ez da praktikara eramaten, Herriaren Eskubidearen ustez.

Martitzeneko bilkuran hainbat eskari egin zituen: aurrekontuaren artxiboa Interneten eskegitzea, gardentasun atarian deialdiak eta aktak argitaratzea, bilkuren grabazioak eskura jartzea... EH Bilduk ere begi onez ikusi zuen.

EAJk, PSE-EEk eta PPk ez zuten ekimena babestu. Gobernuko talde bien arabera, neurri horiek martxan jartzeko lanean dabiltza, eta mozioa erretiratzea eskatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!