Bertso afariak, Berbaroren eskutik

Anboto 2018ko ots. 24a, 12:00

25 urte atzera egin, eta hara zelako irudia topatu dugun. Eraz aldizkariak argitaratutako argazkian, mahaiaren bueltan zenbait bertsolari eta bertsozale, tartean patillarik bako Unai Iturriaga gazte bat ere bai. Izan ere, Iturriaga, Igor Elortza, Beñat Gaztelu-urrutia eta beste zenbait bertsolari oso gaztetan hasi ziren plazarik plaza kantuan.

Durangoko Berbaro euskara elkarteak 1993an antolatutako bertso afari bateko irudia da argazkikoa. Afari horiek hiru hilerik behin egiten zituzten, euskararen erabilera sustatzeko helburuz. Bertsolari bi Durangaldeko gazteak izaten ziren, eta beste bi kanpotik etorritako konsagratuak. 80 bat lagunentzako afaria prestatzen zuten Kurutziaga ikastolako jantokian, eta aparteko giroa sortzen ei zen, sasoiko kronikak kontatzen duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!