Euskara eta feminismoa bidaide izenburupean garatuko da tertulia. Arlo biak jorratuta, batak bestearengandik jaso dezakeen ekarpenaz hausnartuko dute. Izan al daiteke feminista euskaltzale izan barik? Eta alderantziz? Hainbat galdera aterako dituzte mahai gainera. Eremu pertsonaletik abiatuta, aktibista batek kolektiboan eragin ahal duena hizpide izango dute, besteak beste.