San Rokeko bizilagunak asanbladara deitu ditu Durangoko EH Bilduk

Markel Onaindia 2018ko ots. 6a, 13:54

San Roke eta Ziritza-Bustintza inguruetako bizilagunekin batzeko asmoa du alderdiak, bihar (otsailak 7), 19:00etan ermitan. Hainbat gairi buruz informatu eta iritzia jasoko dute bertan.

Auzoan proiektatuta dauden aparkalekuaz eta pasealekuez, airearen kalitateaz eta inguruko lurren egoeraz berba egingo dute, herritarrek proposatu ahal dituzten gaiez gainera. 

EH Bilduk hainbat auzo batzar egin izan ditu aurretik ere, bizilagunen ekarpenak zuzenean jasotzeko helburuz. Otsailaren amaieran Landako eta Txibitena inguruko auzokideekin batuko dira, oraindik datarik zehaztuta ez duten arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!