Durangoko EH Bilduk talde feminista bat sortuko du bere baitan

Markel Onaindia 2018ko urt. 20a, 15:20

Gaur amaitu da alderdia eraberritzeko egindako Era prozesua. Lan ildo berriak zehaztu dituzte, eta zenbait lan-talde sortzea ere erabaki dute.

Plateruenean egin dute azken hausnarketa, eta botoa emateko aukera ere egon da. Aritz Bravoren esanetan, 74 lagunek parte hartu dute ideia berrien hautaketarako balio izan duen bozketan, era presentzialean zein modu telematikoan. Besteak beste, lan-talde feminista bat sortzea adostu dute, eta baita euskararen normalizaziorako bilgune bat ere. Gainera, alderdiaren talde eragilea izango dena zelan osatu erabaki dute: udaleko zazpi zinegotziez aparte, beste zazpi herritar hautatuko dituzte herri asanbladaren bitartez.

Era prozesuan tailer ugari egin dituzte azken hileetan. Adibidez, trenbide zaharreko espazioaz eta umeentzako proiektuez berba egin izan dute. Zehaztutako ildoei garapena emango diete aurrerantzean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!