“Umeekin erreferentziak landu beharko lirateke”

Anboto 2017ko abe. 16a, 12:00

Hainbat lagun batu ziren eguaztenean Soziolinguistika Klusterrak Plateruenean egin zuen aurkezpenean. Datuak ezagututa, euskalgintzan diharduen Koldo Zarate Onaindiaren, Euskal Herrian Euskarazeko kidea, iritzia jaso du ANBOTOk.

Datuak ezagututa, zein sentsazio duzu?
Espero nituen datuak dira. Orokorrean, gaitasuna %50 ingurukoa dela jakinda, horrelako zeozer aurreikusten nuen, desioko nukeena ez den arren.

Zerk harritu zaitu?
Hasteko, Durangaldeko euskararen erabileraren datuak harritu nau, %19. Durangoko erabilera altuagoa izateak harritu egin nau (%22,7). Durangaldea Durango baino euskaldunagoa dela pentsatu izan dut beti. Izan daiteke, kale erabilera aztertuta beste herrietako jendea Durangora etortzeak eragina izatea. Alde Zaharrean ikusten da erabilera handiena, komertzio gehien dagoen lekuan.

Umeen erabilera da altuena.
Erabilera handiena duen taldea den arren, belaunaldi berriak euskalduntzeko hartu diren neurriekin oraindik ere umeek hainbeste erdara egiteak arduratu egiten nau. Bestalde, erreferentziak ere landu beharko lirateke. Gurasoek beraien artean erdaraz egiten badute, umeek beraien lagunekin daudenean eredu hori errepikatu egiten dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!