“Gaur egun umeek bizi duten mundua beste kale bat da”

Anboto 2017ko abe. 16a, 11:30

Hainbat lagun batu ziren eguaztenean Soziolinguistika Klusterrak Plateruenean egin zuen aurkezpenean. Datuak ezagututa, Moisés Urien Arrizabalaga Jesuitetako irakaslearen iritzia jaso du ANBOTOk.

Datuokin, zein inpresio duzu?
Pobreari gertatzen zaion moduan, gutxigaz konformatu behar. Beste herri batzuekin alderatuz ondo gaude, baina %22,7 oso gutxi da.

Zerk deitu dizu atentzioa?
Arduratzen nauen datu bat badago. Kale erabilera da neurtu dena, eta gazte kopuru txikia agertzen da. Gazteak ez dabiltza kalean. Uste dut gazteen kalea, gaur egun, ez dagoela gure esku. Badira sareak eta beste gauza batzuk, eta horretan euskararen erabilera txikia da. Esparru hori ere aztertu beharko litzateke.

Haurrek euren artean helduekin daudenean baino gutxiago erabiltzen dute euskara. Zein irakurketa egiten duzu?
Gazteekin gertatzen den moduan, umeek bizi duten mundua beste kale bat da, ez da herriko plaza. Horri ere ekin beharko diogu. Hala ere, itxaropentsua da umeek euskara gehiago erabiltzea, baina beldur naiz nagusien mundura heltzen direnean, helduak direnean ez ote duten gaur egungo joera errepikatuko, edo ez ote duten okerrera egingo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!