Santurtziko portutik armak garraiatzen direla salatu dute, eta horregatik, gerraren aurkako mezua zabaldu nahi dute martxa feminista eta antimilitarista horretan. "Guk ez dugu konplize izan nahi", esan dute deialdian.
Autobusean apuntatu ahal izateko, kontu korronte batean 5 euro sartzea eskatu dute. Plataformako kideekin hartu-emanetan jarri behar da horretarako, eta formulario hau bete.