anboto.org

‘Neguan Olgetan’ egonaldirako inskripzioa martxan dago

  Hezkuntza  Durango

Berbaro euskara elkarteak antolatuta, Neguan Olgetan aisialdi jardunaldia egingo dute Gabon bueltako oporraldian, umeak egun horietan dibertitu daitezen, euskaraz.

Inskripzioa martxan dago, eta abenduaren 15era arte eman daiteke izena Berbaroren bulegoan. Astelehenetik barikura bitartean egongo dira bertan, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.

3 eta 10 urte bitarteko umeentzako topagunea izango da, eta Ibaizabal ikastolako instalazioetan garatuko da, aste bitan banatuta: hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era. Astebeterako 65 euro ordainduko dute, eta birako 120. Berbaroko bazkideen kasuan, 50 eta 90 euro, hurrenez hurren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa