Jolasgune horretarako 110.000 euro bideratuko ditu udalak. Izan ere, 2016ko aurrekontuan jolasguneak egiteko 200.000 euro gorde zituen udalak; EH Bilduk auzo batzarrak egin eta iritzia jaso ostean txertatu zuten ideia aurrekontuan. Lehen zatia Landako eskolako jolasgunea estaltzeko erabaili dute, eta orain, Aramotzekoa zelan egin erabakitzen hasko dira geratzen den diruagaz.