Alderdi guztiek esker berbak eduki dituzte kontseilua sortzen dabiltzanentzako. Goiztidi Diazek (EAJ), adibidez, esan du "lan tresna beharrezkoa eta ona" izango dela. Marisol Juaristik (EH Bildu) euskara ikasleei laguntzea eta erabilera sustatzea garrantzitsu ikusten ditu, besteak beste, gaur egun erabilera %20an dagoela ikusita. Kontseilua eragileei zabaldu izana nabarmendu du Patxi Lakuntzak (Herriaren Eskubidea), eta araudiagaz pozik daudela adierazi du Pilar Rios alkateordeak (PSE-EE), testua euskaraz irakurrita -normalean gazteleraz berba egiten du bilkuran-. Fran Garate (PP) ere ados agertu da kontseiluaren sorreragaz, nahiz eta araudian desadostasun batzuk ikusi. Bertan, elebitasuna bermatzearen aldeko mezua agertzen dela begi onez ikusi du; baina, Diazek erantzun dio hori bermatzeko euskarari bultzada eman behar zaiola.