Zabalarra eskolako gastuetarako, gurasoek dirua aurreratu behar izan dutela salatu dute EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak

Anboto 2017ko aza. 28a, 18:59

Zabalarra eskolako guraso elkarteagaz hitzarmena egitea onartu du udalbatzak aho batez, eta jasoko duten diru kopurua handituko da. 

Hitzarmena handitzeko ideian denak ados egon arren, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak datu bat azaleratu dute: aurreko urteetan, ikastetxeko gastuak ordaintzeko dirua aurreratu behar izan dutela gurasoek, udalak "berandu" ematen zielako hitzartutako dirua. Landako ikastetxe publikoen ere gertatu omen dira antzeko kasuak. Aurrerantzean, dirua ikasturte hasieran ematea eskatu du EH Bilduko Ion Andoni Del Amok.

Bestalde, Hezkuntza Kontseilua martxan jartzeko eskaria egin du Del Amok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!