Zabalarrako gurasoek ere eskolan sukaldea jartzeko eskaria egin dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 25a, 12:56

Duela pare bat aste Atxondoko Eskolak ere eskari bera egin zuen.

Kalitatezko elikadura osasuntsua umeentzat, bertako eta sasoiko produktuekin. Horixe aldarrikatzen dabiltza Durangaldeko hainbat eskola, tartean, Durangoko Zabalarra eskola. Asteon,  Berton Bertokoa dinamikako kideen laguntzagaz eskaria egin dutela jakitera eman dute.

Zabalarrako kideek azken hilabeteetan sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzeaz gain, ortua ere jarri zuten. Orain, berriz,  sukaldea eskatu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!