4.0 pertsonek izan beharreko profila aztertzen ibili dira Maristak ikastetxeko kideak

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 25a, 12:00

Maristak ikastetxeko kideek Europako Lanbide Heziketa astean parte hartu dute.

HETELeko 300 ikasle eta irakasle baino gehiago eta 21 enpresa  4.0 pertsonek izan beharreko profila aztertzeko, Europako Lanbide Heziketa astean antolatutako jardunaldian batu ziren atzo, tartean Maristak ikastetxeko kideak. Gaitasunak, balioak eta funtsezko jarrerak aztertzeaz gain, ikastetxeak eta enpresak elkar hurbiltzea eta ideiak trukatzea da ekimenaren helburua.

Bestalde, Maristak ikastetxeko kideek jakitera eman dutenez, jardunaldi hauek ondorio interesgarriak ateratzeko balio dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!