'Euskaraz bizitzeari ateak ireki' lemapean elkarretaratzea egin dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 24a, 20:08

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak deituta elkarretaratzea egin dute, gaur, Andra Marian.

Erkidegoko euskararen legeak 35 urte betetzen ditu gaur, eta efemeridearen harira "lege egokiago" baten aldarria zabaldu dute kalean. Asteon Euskal Herrian Euskaraz elkartekoak adierazi dutenez, instituzioek euskarari "status juridiko ofiziala, nazionala eta lehentasunezkoa" eman behar liokete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!