EHE: "Kalera aterako gara euskarak behar dituen gutxieneko neurriak exijitzeko"

Anboto 2017ko aza. 21a, 16:37

Iaz herritarrekin batera egindako gogoeta prozesu baten aterako argazkia.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak elkarretaratzea deitu du barikurako, 19:00etan, Andra Marian. Erkidegoko euskararen legeak 35 urte betetzen ditu hilaren 24an, eta efemeridearen harira "lege egokiago" baten aldarria zabalduko dute kalean. 

"Kalera aterako gara euskarak behar dituen gutxieneko neurriak exijitzeko. Euskararentzat lege babes egokia eskatzen dugu, euskaraz bizi ahal izateko eta euskal herri euskalduna eraiki ahal izateko", esplikatu dute EHEkoek oharrean.

Besteak beste, instituzioek euskarari "status juridiko ofiziala, nazionala eta lehentasunezkoa" eman behar lioketela nabarmendu dute. Gainera, administrazioa osorik euskalduntzea, normalizaziorako hizkuntza-politika burujabea garatzea, eta euskara zehar-lerro lez jorratzea ere neurri lez ikusten dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!