"EH Bilduren ustea da aurrekontu batzuk jendearekin batera egin behar direla, herritarren benetako beharrizanak ezagutu eta horren arabera planteamenduak egiteko. Gobernu taldeak hori egingo ez duela ikusirik, gure kabuz iniziatiba hartzea erabaki dugu", esan dute oharrean.
Bestalde, gogoratu dute 2017an ez dela udal aurrekonturik onartu. Udal gobernuak ez du adostasunik lortu, eta osoko bilkuran ez da gaia landu. Beraz, iazko aurrekontuak luzatuta jardun du. EH Bilduren iritziz, "gobernu taldearen utzikeriaren eta gestio txarraren beste adibide bat" izan da.