Duela bi urte ingurutik Mintzanet programan parte hartzen dabil Marisa Barrena durangarra, eta asteburuan bidelagun onena izateagatik saritu dute. Izaskun Etxabarria bilbotarra bidelari izan duen Barrenak "proiektu eroso, erraz eta eraginkorra" dela adierazi du. Gainera, jarioa sortzeko eta elkarren arteko sarea sortzeko Mintzanet programa ekimen aproposa da Barrrenaren hitzetan.
Skype bidez egiten den programak gutxienez astean ordu erdiko konpromisoa eskatzen du eta munduko edozein tokitatik egin daiteke. "Mundu guztia izan leike bidelagun zein bidelari eta herrietako Berbalagun programegaz bateragarriak" direla adierazi du Barrenak.
Bestalde, Marisa Barrenak aitortu du Walmapun, maputxeen herrian Mintzanet proiektuaren berri eman zuela eta, bertakoek begi onez ikusi zutela. "Beharbada Mapuzugun hizkuntza biziberritzeko antzeko zerbait egiten animatuko dira maputxuak", bukatu du Barrenak.