Parisko martxa aurkeztuko dute zapatuan, Durangon

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 16a, 16:17

Bakearen artisauek aurkezpena egingo dute, bihar, abenduaren 9rako Parisen deituriko mobilizazioaz informatzeko. Plateruena Kafe Antzokian egingo dute ekitaldia, 11:00etan, eta abenduaren 9an eskualdeko herritarrak Frantziako hiriburura joatea izango dute helburu.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Durangaldeko aurkezpenean Iñaki Lasagabasterrek eta Miren Amurizak parte-hartuko dute, eta artisauen mezuak plazaratuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!