'Neguan olgetan' egonaldia antolatu du Berbaro elkarteak

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 7a, 11:00

Azaroaren 20tik aurrera Berbaro elkartearen bulegoan egin daiteke izen-ematea.

Berbaro elkarteak 3 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat neguko oporraldirako egonaldiak antolatu ditu. Ibaizabal Ikastolan eskeiniko dituzten neguko egonaldi hauek bi aste iraungo dituzte. Lehenengoa astea, abenduaren 26tik 29ra izango da, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era.

Izen-ematea, berriz, azaroaren 20ean hasiko da eta abenduaren 15ean bukatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!