‘Era’ prozesuan tailer batzuk prestatu dituzte Durangon

Markel Onaindia 2017ko aza. 2a, 13:30
EH Bilduk ERA prozesu parte-hartzailea aurkeztu zuen martxoan.

Durangoko EH Bildu barne eraldaketarako bidean murgilduta dago duela zenbait hiletik hona, Era prozesuan, hain zuzen ere.

 “Birdefinizio kolektibo eta parte-hartzailea” izan gura du, oharrean azaldu dutenez. Barnetik aldatzen hasi gura dute, gero herrian eragiteko. “Hemendik urte batzuetara lortu gura dugun Durango hori izango da zehaztu beharreko mendi tontorra”, adierazi dute. Lehen atal batean, diagnostikoa landu dute, eta orain, tailer zabalak hasiko dituzte.

Azaroaren 8an izango da lehen tailerra, oinarriak eta helmuga zehazteko. Hilaren 15ean antolaketaz jardungo dute. 22an ibilbidea diseinatuko dute. Batzar guztiak Pinondo Etxean izango dira, 18:30etik 21:00etara, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!