Jaia eten dute joan zen zapatuko sexu erasoa gaitzesteko

Anboto 2017ko urr. 21a, 23:39

Joan zen zapatuan, San Fausto jaietan, emakume durangar batek jasandako sexu erasoa gaitzesteko kontzentrazioa egin dute, Andra Marin, gaur. Eraso sexistei erantzun, autodefensa feminista lemagaz burutu dute Plataforma Feministak deituriko kontzentrazioa.

Mozorro eguna izan dute gaur San Fausto jaietan, eta 20:00etan, eraso matxista salatzeko, musika kendu eta jaietan geldialdia egitera gonbidatu dituzte Durangoko tabernariak ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!