Kataluniako prozesua

Cuixart eta Sanchez askatzeko exijitu du Durangoko Udalak

Markel Onaindia 2017ko urr. 18a, 09:39

Durangoko EAJk, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak udal adierazpena onartu dute, ANC eta Omnium eragile katalanetako presidenteen alde. Astelehenean kartzelara bidali zituen Audientzia Nazionaleko epaileak. Hiru alderdiek "oinarrizko askatasunen aurkako estrategia errepresiboa bertan behera utz dezala" eskatu diote gobernu espainiarrarari, "demokraziaren funtsezko printzipioen kontrakoa" izateagatik.

Cuixart eta Sanchezen espetxeratzea "arrazoi politikoengatik" izan dela salatu du udalak, eta elkartasuna eta babesa erakutsi die biei, baita Kataluniako gizarte osoari ere. Horrez gainera, bere etorkizuna erabakitzeko zilegitasuna eman dio Kataluniako herriari, "Euskal Herriak eta munduko gainerako herriek bezalaxe". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!